Ez genuen ezer aipatu. Azken orduko lantxoa dugu koreografia hau ikastea. Erraza da¡ ANIMOOOOOO¡
2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala
2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala
SAN MARTIN EGUNEKO OSPAKIZUNA
Gaur, azaroak 11, San Martin eguna izan da eta garai batean
baserritarrek egun honetan txerria hiltzen zutela gogoratuz txistorra jan dugu
hamaiketakoaren garaian. Txistorra Noraren aitonak prestatutakoa zen eta
benetan goxoa zegoen. Oso gustura jan dugu denok!
2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna
EUSKARAREN EGUNA
Gainean dugu Euskararen eguna TXIKITAN EUSKARAZ, HANDITAN EUSKARAZ lelopean. Aurten ikastolako kanta abestu eta dantzatuko dugu. Horrekin batera ikas ezazue euskararen eguneko kanta.
2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena
NAROAREN URTEBETETZEA
Gaur
Naroak lau urte bete ditu eta gelan gure ospakizuna egin dugu. Abestiak dioen
bezala, Naroak kandelei putz egin die, guk belarritik tira diogu eta etxetik
ekarritako bizkotxo goxoak jan ditugu. Oso ondo pasa dugu.
MILA KILO ZORION ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK!
2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena
INURRITEGIA OSATZEN
Inurria
eta Txirritaren ipuina lantzen aritu gara gelan. Bertan inurri langile batek
udan eta udazkenean janaria pilatzen zuen negurako txirritak denbora kantuan
pasatzen zuen bitartean. Horrela jakin dugu zeinen langileak diren inurriak.
Bestalde,
Txirritxek oso ondo ezagutzen ditu inurriak, bere lagunak baitira. Hala zioen
bidali zigun gutunean eta azaldu zigun
inurritegietan zein motatako inurriak bizi diren eta bakoitzaren zereginak
zeintzuk diren.
Guri,
hau guztia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta gure inurritegia osatu dugu
gelan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)