Orriak

2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

MADDIREN URTEBETETZEA

Gaur Maddiren urtebetetzea ospatu dugu.Pozik etorri zaigu gaur Maddi ikastolara! Bera da gure gelan lehena 5 urte betetzen. Bost urte potolo!. Atzo urtarrilak 29 igandea bete zituen. Guk gaur ospatu ditugu amak egindako bizkotxo goxo-goxo bat janez.
 Zorionak Maddi!!!
                                                                                                                                       

2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

2017KO DANBORRADA

Ikastolan, urtarrilaren 19an ospatu genuen Donostia eguna eta danborra jo genuen futbol zelaian guraso eta betara hurbildu ziren guztientzat. Hemen gaude argazkietan gure danborrekin sukaldari jantzita. 












2017(e)ko urtarrilaren 16(a), astelehena

ALBAREN URTEBETETZEA


Urtebetetzeak ospatzen jarraitzen dugu. Gaur Alba Amigo zoriondu dugu, igandean 5 urte bete zituelako. Pozik etorri da Alba goizean hartz itxurako bizkotxo batekin. Poltsa polit batean atzo jasotako opari batzuk ere ekarri ditu gelara guri erakusteko: makilajea, kolonia…… eta gehiago! Hori suertea Alba!

MUXU POTOLO-POTOLO BAT DENON PARTETIK eta berriro ZORIONAK ETA ZORIONAK!!!!!




2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

ARANEREN URTEBETETZEA

Igandean Arane eta Alba Amigoren urtebetetze eguna izango da. Gaur, Araneren ospakizuna egin dugu ikastolan eta astelehenean Albarena izango dugu. Poz-pozik etorri da Arane goizean tarta handi-handi batekin. Amonak egin duela esan du. Oso goxoa zegoen eta guk hamaiketako ederra egin dugu. ZORIONAK ARANE ETA MUXU POTOLO BAT gu denon partetik. Ondo ospatu igandean etxean eta zuk ere bai Alba.


2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

OLENTZERO 50 urte urnietan

NEGUKO AZOKA 50

ANEREN URTEBETETZEA

Urte berriaren hasierarekin batera, gure haurrak 5 urte betetzen hasi dira. Gaur Aneren urtebetetzea izan da eta bera izan da lehena 5 urte egiten. Gaur gure geletako printzesa izan da: zorionak abestu diogu, belarritik tira diogu eta hamaiketako ederra egin dugu ekarri dituen bi bizkotxo goxoekin. 
MILA KILO ZORION ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK!!! ONDO PASA ETXEKO OSPAKIZUNEAN!!!