Aste honetan SOLFERINO ETA SOLEN IKURRA ikusi ditugu. Hemen duzue berriro ikusteko aukera.
2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea
2017(e)ko irailaren 1(a), ostirala
2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena
IKASTURTEARI AGURRA
Ikasturtea amaitu zaigu. Gauza pila bat egin, bizi eta ikasi ditugu elkarrekin. Orain iritsi da oporrak hartzeko ordua. Asko jolastu eta asko disfrutatu udan. Irailean berriro ikusiko gara. Bitartean ONDO ONDO IBILI!!
2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna
ANERREN URTEBETETZEA
Anerrek udan beteko ditu bost urte eta ikasturte bukaera iritsi dela eta gaur gurekin ospatu nahi izan du bere urtebetetzea. Amak eta berak egindako bizkotxo goxoa jan dugu eta parkera atera gara jolastera.
Zorionak Aner eta ondo ondo ospatu zure urtebetetzea oporretan etxekoekin!
2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena
KUTXA EKOGUNEAN
Ostegunean Kutxa Ekogunera joan ginen eta primeran ibili ginen. Landare
desberdinak ezagutzeaz gain, letxuak landatu genituen eta haziak erein
genituen. Gainera, bakoitzak gure lorontzia ekarri genuen etxera, han ereindako haziak
etxean zaindu eta landarea nola hazten den ikusteko.
Eguerdian, frontoian bazkaldu eta ondoren jolas parkean jolasten
ibili ginen. Hemen dituzue argazkiak ikusteko!
4URTE A
2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala
NAIARA ETA ANDERREN URTEBETETZEAK
Gaur bi urtebetetze ospatu ditugu. Naiarak gaur bete ditu bost urte eta Anderrek igandean beteko ditu. Biek bizkotxo bana ekarri dute eta hamaiketako ederra egin dugu! Biei txandaka kantatu diegu eta bai batak zein besteak gogoz itzali dituzte kandelak.
Zorionak Naiara eta ondo ondo ospatu gaurko eguna!
Zorionak Ander eta ondo pasa igandean zure etxekoekin!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


