
2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena
2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea
SOLFERINO
Aste honetan SOLFERINO ETA SOLEN IKURRA ikusi ditugu. Hemen duzue berriro ikusteko aukera.
2017(e)ko irailaren 1(a), ostirala
2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena
IKASTURTEARI AGURRA
Ikasturtea amaitu zaigu. Gauza pila bat egin, bizi eta ikasi ditugu elkarrekin. Orain iritsi da oporrak hartzeko ordua. Asko jolastu eta asko disfrutatu udan. Irailean berriro ikusiko gara. Bitartean ONDO ONDO IBILI!!
2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna
ANERREN URTEBETETZEA
Anerrek udan beteko ditu bost urte eta ikasturte bukaera iritsi dela eta gaur gurekin ospatu nahi izan du bere urtebetetzea. Amak eta berak egindako bizkotxo goxoa jan dugu eta parkera atera gara jolastera.
Zorionak Aner eta ondo ondo ospatu zure urtebetetzea oporretan etxekoekin!
2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena
KUTXA EKOGUNEAN
Ostegunean Kutxa Ekogunera joan ginen eta primeran ibili ginen. Landare
desberdinak ezagutzeaz gain, letxuak landatu genituen eta haziak erein
genituen. Gainera, bakoitzak gure lorontzia ekarri genuen etxera, han ereindako haziak
etxean zaindu eta landarea nola hazten den ikusteko.
Eguerdian, frontoian bazkaldu eta ondoren jolas parkean jolasten
ibili ginen. Hemen dituzue argazkiak ikusteko!
4URTE A
2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala
NAIARA ETA ANDERREN URTEBETETZEAK
Gaur bi urtebetetze ospatu ditugu. Naiarak gaur bete ditu bost urte eta Anderrek igandean beteko ditu. Biek bizkotxo bana ekarri dute eta hamaiketako ederra egin dugu! Biei txandaka kantatu diegu eta bai batak zein besteak gogoz itzali dituzte kandelak.
Zorionak Naiara eta ondo ondo ospatu gaurko eguna!
Zorionak Ander eta ondo pasa igandean zure etxekoekin!
2017(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena
SUHARREN URTEBETETZEA
Gaur Suharrek 5 urte bete ditu. Poz pozik etorri zaigu ikastolara bere bi bizkotxoak hartuta. Beti bezala bi gelak elkartu eta abestu ondoren hamaiketako ederra egin dugu.
Ondo ondo ospatu etxekoekin!
ZORIONAK SUHAR eta muxu handi handi bat zuretzat!
2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea
ALEX ETA UNAXEN URTEBETETZEA
Gaur Alex eta Unaxek 5 urte bete dituzte. Bizkotxo banarekin
etorri dira goizean poz-pozik aita eta amarekin. Amatxori lagundu omen
diote bizkotxoa egiten. Ba, oso goxoa atera zaizue! Denek gehiago eta gehiago eskatzen zuten.
Hemen daude ospakizuneko argazkaik. Begira zeinen pozik dauden Alex eta Unax!
Hemen daude ospakizuneko argazkaik. Begira zeinen pozik dauden Alex eta Unax!
ZORIONAK BERRIRO, ondo ospatu etxean eta MUXU HANDI BAT
bakoitzarentzat!!!
2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena
DENDAK IKUSTEN
Gaur gure herriko dendak
ikustera joan gara. Begira gure ibilalditxoa Idiazabal kaletik barrena!
2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea
EÑAUTEN URTEBETETZEA
Eñautek igandean bete zituen bost urte
eta gaur ospatu dugu ikastolan. Hau ere, Amalur eta Alba aurreko egunetan
bezala, poz-pozik etorri da goizean bere bizkotxoa eskuetan zuela. Bai goxoa
zegoela! ZORIONAK abestu ondoren jan dugu jolastokira joan aurretik.
Hemen dituzue argazkiak. Ikusi nolako gogoa
jarri duen Eñautek kandelak itzaltzerakoan!
MILA KILO ZORION ZURETZAT EÑAUT eta MUXU POTOLO BAT DENON PARTETIK!
2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena
ALBAREN URTEBETETZEA
Gaur Albaren urtebetetzea izan da. Hau
ere astelehena iristeko falta ziren egunak kontatzen aritu da aurreko aste
osoan. Gaur goizean urduri baina pozik etorri da Elsa eta Annaren marrazkiarekin
apaindutako bizkotxoarekin. Pena eta guzti ematen zuen moztea!
Albak oso ondo pasa du ospakizunean. Gainera,
hau kasualitatea! Amalurri bezala berari ere arduraduna izatea tokatzen
zitzaion gaur. Primeran bete ditu bere eginkizun
guztiak.
ZORIONAK BERRIRO! Ondo pasa etxeko ospakizunean eta MUXU
POTOLO-POTOLOAK denon partetik!!
2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala
AMALURREN URTEBETETZEA
Gaur Amalurrek 5 urte bete ditu. Aste osoa pasa dugu bere urtebetetzea ostiralean zela birgogoratzen eta azkenean iritsi da eguna! Oso
pozik etorri zaigu goizean Amalur eta oso pozik egon da ospakizunaren garaian
denok abesten genion bitartean. Berak eta amak egindako bizkotxoa jan dugu eta
primeran pasa dugu!! Gainera gaur arduraduna izatea tokatzen zitzaion eta ludodoteka izan dugu. Beraz egun borobil-borobila!!
Berriro
ZORIONAK eta MUXU PILO BAT denon partetik. ONDO PASA ETXEKO
OSPAKIZUNEAN.
2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna
MUSIKA PARKEAN
Ikastolako 50.urteurrena ospatzeko antolatu diren ekintzen
barruan “Musika parkean” izeneko jarduera prestatu du Anttonek talde ezberdinekin parkera joan eta musika bertan lantzeko. Asteartean 4 urtekoen
txanda izan zen eta Zabaleta auzoko parkean izan ginen. Abesti pila abestu eta
dantzata genituen. Ikusi bideoan zeinen ongi pasa genuen!!
2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala
LIBURUAREN EGUNA
Apirilaren
23an liburuaren eguna izan zela ospatzeko, gaur ikastolako liburutegia bisitatu
dugu eta gainera ipuin kontalari bereziak izan ditugu gure geletan. Izaro eta
Albaren ama etorri dira bakoitzak etxetik ipuin bana hartuta. Bai politak
zirela biak! Asko gustatu zaizkigu eta jakinminaren jakinminaz adi-adi entzun
ditugu nola bukatzen ziren ikusi arte.
MILA ESKER ANA ETA OLGA!!!
MILA ESKER ANA ETA OLGA!!!
RUBENEN URTEBETETZEA
Gaur gure Rubenek bost urte bete ditu. Beti bezala bi gelak elkartu eta poz pozik kantatu diogu.Ondoren bere amonak egindako bizkotxo goxoa jan dugu.
Ondo ondo ospatu etxekoekin eta muxu handi handi bat denon partetik.
Zorionak Ruben!!!
2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea
XABIERREN URTEBETETZEA
Oporrak bukatu zaizkigu eta hasiera gozoagoa izateko Xabierren urtebetetzea ospatu dugu gaur. Xabierrek oporretan bete zituen bost urte. Apirilaren 19an bere familiarekin egin zuen festa eta gaur ikastolan lagunekin egin du ospakizuna.
Mila kilo zorion zuretzat Xabier eta muxu potolo bat. ZORIONAK!!!!
2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala
UDANEREN URTEBETETZEA
Gaur Udaneren urtebetetzea ospatu dugu. Apirilaren 11ean beteko ditu 5 urte baina Udaneri ilusio handia egiten zion urtebetetzea gurekin ospatzea eta pixka bat aurreratu gara, datorren asteartean oporretan egongo baikara. Aitak eta berak prestatu omen dituzte ekarri dituen bizkotxoak. Oso goxoak zeuden eta ti-ta batean jan ditugu.
ZORIONAK BERRIRO UDANE ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK. Ondo ondo pasa datorren asteartean.
2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea
LIHER ETA NINBEREN URTEBETETZEA
Gaur emozioz betetako eguna izan dugu. Lehenbizi Korrika eta gero Liher
eta Ninbe bixkien urtebetzea ospatu dugu. Bakoitza
bizkotxo bana hartuta etorri da ikastolara eta guk oso gustura jan ditugu Korrikan indarrak gastatu ondoren. Hementxe daude biak poz pozik ospakizuneko argazkietan.
MILA KILO ZORION BAKOITZARENTZAT ETA
MUXU POTOLO BANA DENON PARTETIK!!
2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena
MAIAREN AMONAREN BISITA
Gaur Maiaren amona etorri da gure
geletara, bera txikia zenean bizimodua nolakoa zen kontatzera. Adi-adi entzun ditugu istorio guztiak eta benetan aldatu dira gauzak!!
2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala
ADARRAZPI BASERRIAN
Atzo Adarrazpi baserrian izan ginen eta alde
batetik bestera ibili ginen Ainhoa eta artzaiarekin. Arkume txikiekin jolastu
genuen eta besoetan hartu ere bai. Nolako emozioa!!
Ainhoak, gazta nola egiten duten erakutsi zigun
eta gazta egin berriaren zati bat etxekoek probatzeko ekarri genuen.
Handik tipi-tapa Xoxokako aterpetxera joan
ginen jolastera eta bazkaltzera. Primeran pasa genuen!
2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena
IRATI ETA EÑAUTEN URTEBETETZEA
Gaur Irati eta Eñauten urtebetetzeak ospatu ditugu. Biek urteak egun berean betetzen dituztenez batera kantatu diegu eta bakoitzak bere kandelak indar handiz itzali ditu. Bizkotxo bana ekarri dute eta hamaiketako ederra egin dugu gaur.
Zorionak eta egun ederra pasa ezaue!
Muxu handi handi bat biontzat!
Zorionak eta egun ederra pasa ezaue!
Muxu handi handi bat biontzat!
2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna
KORRIKA 20. EGAPEREN KOREOGRAFIA
Egapeko dantzariek koreografia
bat prestatu dute Korrikako abestiarekin. Hementxe duzue.
2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena
LANBIDEAK EZAGUTZEN
Lanbideak
lantzen ari gara eta aurreko ostegunean kale irteera egin genuen lanbideak
gertutik ezagutzeko asmoarekin. Jende askorekin hitz egin genuen: ikastolako sukaldariekin,
tabernari batekin, udaltzainarekin,..….Gauza asko kontatu zizkiguten eta asko
ikasi genuen lanbideei buruz.
2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala
KORRIKA 2017
Korrika
gero eta gertuago daukagu. Aurten Urnietatik apirilaren 4ean goizeko 10:30ak
aldera pasako da. Han izango gara animatzeko eta korri egiteko. Abestia ikasi
nahi baduzue hemen daukazue bideo klipa. Hasi entrenatzen!!!
2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena
ALAINEN URTEBETETZEA
Bost urte bete ditu gaur Alainek, bost urte potolo. Beti bezala bi gelak elkartu eta kantatuz zoriondu dugu.
Zorionak,zorionak bost urte dituzulako, bai zintzoa zarelako zorionak zorionak ei!
Zorionak Alain eta muxu handi handi bat denon partetik. Zorionak......!!!
2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala
IZARO ARRIETAREN URTEBETETZEA
Gaur Izarok bost urte bete ditu. Hori ospatzeko bera eta amatxoren artean egindako bizkotxo goxo-goxo bat ekarri digu.Ohiko ospakizuna hasi aurretik Nagore azaldu zaigu gelara bere gitarrarekin eta "Zorionak zuri" hiru hizkuntzetan kantatu diogu: euskaraz, ingelesez eta txineraz. Hasieran urduri egon arren kndelari indarrez putz egin eta pozik bukatu du ospakizuna.
Zorionak IZARO eta muxu handi handi bat zuretzat!
2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena
2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
INAUTERI FESTA
Otsailaren
23ko arratsaldean, inauteri festa egin zen ikastolan. Egapeko frontoia kolorez
bete zuten bertara etorri ziren kaldereroek eta beraien kanta, dantza eta
zartagi hotsekin alaitu zuten jaialdia. AUPA EGAPEKO KALDEREROAK!
2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena
MADDIREN URTEBETETZEA
Gaur Maddiren urtebetetzea ospatu dugu.Pozik etorri zaigu gaur Maddi ikastolara! Bera da gure gelan lehena 5 urte betetzen. Bost urte potolo!. Atzo urtarrilak 29 igandea bete zituen. Guk gaur ospatu ditugu amak egindako bizkotxo goxo-goxo bat janez.
Zorionak Maddi!!!
2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena
2017KO DANBORRADA
Ikastolan, urtarrilaren 19an
ospatu genuen Donostia eguna eta danborra jo genuen futbol zelaian guraso
eta betara hurbildu ziren guztientzat. Hemen gaude argazkietan gure danborrekin sukaldari jantzita.
2017(e)ko urtarrilaren 16(a), astelehena
ALBAREN URTEBETETZEA
Urtebetetzeak
ospatzen jarraitzen dugu. Gaur Alba Amigo zoriondu dugu, igandean 5 urte bete
zituelako. Pozik etorri da Alba goizean hartz itxurako bizkotxo batekin. Poltsa
polit batean atzo jasotako opari batzuk ere ekarri ditu gelara guri erakusteko: makilajea, kolonia…… eta gehiago! Hori suertea Alba!
MUXU
POTOLO-POTOLO BAT DENON PARTETIK eta berriro ZORIONAK ETA ZORIONAK!!!!!
2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala
ARANEREN URTEBETETZEA
Igandean Arane eta
Alba Amigoren urtebetetze eguna izango da. Gaur, Araneren ospakizuna egin dugu
ikastolan eta astelehenean Albarena izango dugu. Poz-pozik etorri da Arane
goizean tarta handi-handi batekin. Amonak egin duela esan du. Oso goxoa zegoen
eta guk hamaiketako ederra egin dugu. ZORIONAK ARANE ETA MUXU POTOLO BAT gu
denon partetik. Ondo ospatu igandean etxean eta zuk ere bai Alba.
2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena
ANEREN URTEBETETZEA
Urte
berriaren hasierarekin batera, gure haurrak 5 urte betetzen hasi dira.
Gaur Aneren urtebetetzea izan da eta bera izan da lehena 5 urte egiten. Gaur gure geletako printzesa izan da: zorionak abestu diogu, belarritik tira diogu eta hamaiketako ederra egin dugu ekarri dituen bi bizkotxo goxoekin.
MILA KILO ZORION ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK!!! ONDO PASA ETXEKO OSPAKIZUNEAN!!!
MILA KILO ZORION ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK!!! ONDO PASA ETXEKO OSPAKIZUNEAN!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)