Atzo Adarrazpi baserrian izan ginen eta alde
batetik bestera ibili ginen Ainhoa eta artzaiarekin. Arkume txikiekin jolastu
genuen eta besoetan hartu ere bai. Nolako emozioa!!
Ainhoak, gazta nola egiten duten erakutsi zigun
eta gazta egin berriaren zati bat etxekoek probatzeko ekarri genuen.
Handik tipi-tapa Xoxokako aterpetxera joan
ginen jolastera eta bazkaltzera. Primeran pasa genuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina