Abenduaren
23an, 1. hiruhilekoari amaiera emateko, urtero bezala “Neguko Azoka”antolatu zen
ikastolan eta baserriko hainbat tresna eta produktu ikusteko aukera izan
genuen. Animaliak ere bazeuden: untxiak, txerrikumea, astoa eta gehiago.
Bestalde, 5. Eta 6. mailako ikasleek postreak ekarri zituzten eta probatzera
hurbildu ginen beraien postuetara. Bizkotxoak, pastak, erroskillak….. izan
genituen aukeratzeko. Zein baino zein goxoagoak!
Segidan
gabon kantak abestu genituen gurasoen aurrean eta gelara igotakoan txistorra
ekarri ziguten. Primeran ibili ginen!
Eta eguerdian: OPORRAK!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina