Aste
honetan, ostegunean, Mari Domingiren bisita izan dugu ikastolan eta ostiralean
Olentzerorena. Ez zaizkigu nahi orduko
iritsi egun hauek. Urduri egon gara aurreko egunetan baina ilusio handiarekin.
Mari
Domingiri Olentzerorentzat idatzitako eskutitzak eman genizkion bere etxean lasai-lasai irakur
ditzan eta 24erako opariak prestatzen joan dadin.
Bere
enkargua ondo bete zuen Mari Domingik eta Olentzerok bere bisitan ziurtatu digu
gure eskutitzak jaso dituela eta eskatutakoa 24ko gauen gure etxeetan utziko digula
ere bai. Baina Egapeko zitara ez da esku hutsik etorri. Gela guztietarako opariz betetako zaku
batekin sartu da ludotekara.
Haurrek bazituzten hainbat zalantza: oparien
inguruan, astoari buruzkoak…... Hauek argitu ditu eta 3 eta 5 urteko haurrek
idatzitako eskutitzak jaso ditu.
Abenduaren
24ean opariak gure etxeetara eramango dituela esanez agurtu gaitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina