Orriak

2016(e)ko abenduakren 24(a), larunbata

GABON EGUNA

Gaur gabon eguna, Egape ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan omenaldi berezi bat burutu dugu San Juan plazan. Hain zuzen ere, Olentzerorentzat izan da gure omenaldia gaurkoan, Olentzerok Egape ikastolarekin batera, 50 urte bete dituelako Urnietan.

Omenaldia bukatutakoan, gabon eguneko kantujira egin dugu. Hona hemen guraso batek ateratako argazkiak.



NEGUKO AZOKA


Abenduaren 23an, 1. hiruhilekoari amaiera emateko, urtero bezala “Neguko Azoka”antolatu zen ikastolan eta baserriko hainbat tresna eta produktu ikusteko aukera izan genuen. Animaliak ere bazeuden: untxiak, txerrikumea, astoa eta gehiago. Bestalde, 5. Eta 6. mailako ikasleek postreak ekarri zituzten eta probatzera hurbildu ginen beraien postuetara. Bizkotxoak, pastak, erroskillak….. izan genituen aukeratzeko. Zein baino zein goxoagoak!
Segidan gabon kantak abestu genituen gurasoen aurrean eta gelara igotakoan txistorra ekarri ziguten. Primeran ibili ginen!


Eta eguerdian: OPORRAK!




2016(e)ko abenduakren 21(a), asteazkena

MARAMEN URTEBETETZEA


Gaur abenduak 21, gelako gazteenaren urtebetetzea ospatu dugu.Maramek lau urte potolo bete ditu. Poz pozik etorri zaigu ikastolara amak eta berak egindako tartarekin. Kantatu ondoren gogoz putz eginda itzali ditu kandelak. Etxekoekin poz pozik ospa ezazu!


Zorionak zuri, zorionak beti, zorionak Maram zorionak zuri!





 

2016(e)ko abenduakren 16(a), ostirala

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO IKASTOLAN


Aste honetan, ostegunean, Mari Domingiren bisita izan dugu ikastolan eta ostiralean Olentzerorena. Ez zaizkigu  nahi orduko iritsi egun hauek. Urduri egon gara aurreko egunetan baina ilusio handiarekin.
Mari Domingiri Olentzerorentzat idatzitako eskutitzak eman genizkion bere etxean lasai-lasai irakur ditzan eta 24erako opariak prestatzen joan dadin.
Bere enkargua ondo bete zuen Mari Domingik eta Olentzerok bere bisitan ziurtatu digu gure eskutitzak jaso dituela eta eskatutakoa 24ko gauen gure etxeetan utziko digula ere bai. Baina Egapeko zitara ez da esku hutsik etorri.  Gela guztietarako opariz betetako zaku batekin sartu da ludotekara.
 Haurrek bazituzten hainbat zalantza: oparien inguruan, astoari buruzkoak…... Hauek argitu ditu eta 3 eta 5 urteko haurrek idatzitako eskutitzak jaso ditu.
Abenduaren 24ean opariak gure etxeetara eramango dituela esanez agurtu gaitu.




 





ELIZAN KANTUAN

2016(e)ko abenduakren 7(a), asteazkena

ETXEA ETA FAMILIA

Etxea eta familiaren gaia landu dugu eta horren inguruan hainbat jarduera burutu ditugu. Besteak beste, etxeko gelak ondo ezagutzeko etxe baten maketa osatu dugu. Bestalde, munduko etxeak aztertzen aritu gara eta etxe mota desberdinak mapan kokatu ditugu.



EGAPEKO GABON KANTAK

Egapeko GABON KANTAK.

2016(e)ko abenduakren 1(a), osteguna

IPUIN KONTALARIAREN BISITA

Abenduaren 3an “Euskararen Nazioarteko  Eguna dela eta  ikastolan “Euskararen astea” antolatu da eta azaroaren 28tik hasita ekintza ezberdinak eraman dira aurrera. Hala, gaur Badut izeneko taldea etorri zaigu ipuinak kontatzera.


Lehenbizi belarriak, begiak, ahoa…….ondo ondo prestatu ditugu eta gero ipuin kontalariak ipuin politak eta dibertigarriak kontatu dizkigu. Oso ondo pasa dugu!





NAHIAREN URTEBETETZEA

Gaur Nahiaren urtebetetzea ospatu dugu. Aurtengo azkena gure gelan. Aita eta amak lagundu diote ikastolara eta pozik sartu da gelara bere bizkotxo handiarekin. Emozionatuta eta urduri ikusten zitzaion. 
Ospakizunaren garaian, bera izan da gure gaurko protagonista eta oso pozik ibili da.
Bizkotxoa goxo-goxoa zegoen eta primeran pasa dugu! ZORIONAK NAHIA ETA MUXU HANDI BAT ZURETZAT!




2016(e)ko azaroakren 25(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Ez genuen ezer aipatu. Azken orduko lantxoa dugu koreografia hau ikastea. Erraza da¡ ANIMOOOOOO¡

2016(e)ko azaroakren 11(a), ostirala

SAN MARTIN EGUNEKO OSPAKIZUNA

Gaur, azaroak 11, San Martin eguna izan da eta garai batean baserritarrek egun honetan txerria hiltzen zutela gogoratuz txistorra jan dugu hamaiketakoaren garaian. Txistorra Noraren aitonak prestatutakoa zen eta benetan goxoa zegoen. Oso gustura jan dugu denok!





2016(e)ko azaroakren 10(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu Euskararen eguna TXIKITAN EUSKARAZ, HANDITAN EUSKARAZ lelopean. Aurten ikastolako kanta abestu eta dantzatuko dugu. Horrekin batera ikas ezazue euskararen eguneko kanta.




2016(e)ko azaroakren 7(a), astelehena

NAROAREN URTEBETETZEA

Gaur Naroak lau urte bete ditu eta gelan gure ospakizuna egin dugu. Abestiak dioen bezala, Naroak kandelei putz egin die, guk belarritik tira diogu eta etxetik ekarritako bizkotxo goxoak jan ditugu. Oso ondo pasa dugu.


MILA KILO ZORION ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK!



2016(e)ko azaroakren 2(a), asteazkena

INURRITEGIA OSATZEN

     Inurria eta Txirritaren ipuina lantzen aritu gara gelan. Bertan inurri langile batek udan eta udazkenean janaria pilatzen zuen negurako txirritak denbora kantuan pasatzen zuen bitartean. Horrela jakin dugu zeinen langileak diren inurriak.
Bestalde, Txirritxek oso ondo ezagutzen ditu inurriak, bere lagunak baitira. Hala zioen bidali zigun  gutunean eta azaldu zigun inurritegietan zein motatako inurriak bizi diren eta bakoitzaren zereginak zeintzuk diren.
Guri, hau guztia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta gure inurritegia osatu dugu gelan.

2016(e)ko urriakren 28(a), ostirala

NAYRAREN URTEBETETZEA


Urriaren 31ean Nayrak 4 urte beteko ditu baina zubia daukagunez gaur ospatu dugu ikastolan. Kantatuz zoriondu dugu eta ekarri dituen bi bizkotxo goxoekin hamaiketakoa ederra egin dugu.

Mila kilo zorion denon partetik eta ondo pasa astelehenean ere! Muxu handi bat!




2016(e)ko urriakren 25(a), asteartea

2016(e)ko urriakren 24(a), astelehena

GAELEN URTEBETEZEA

Gaur astelehena Gaelen urtebetetzea ospatuz hasi dugu. Ikastolara poz pozik etorri zaigu txokolatezko tarta eta guzti. Lau urte bete ditu eta bere indar guztiarekin putz eginez segituan itzali ditu kandelak. 
Zorionak Gael eta marrubizko muxu bat zuretzat!








2016(e)ko urriakren 21(a), ostirala

BASOA MARGOTZEN

Aurrekoan Berrasoeta ondoan dagoen basora joan ginen udazkenean hostoen koloreak nola aldatzen diren ikustera eta fruituak biltzera. Egun hauetan gelan beste baso bitxi bat ikusi dugu. Agustin Ibarrolak Omako basoan margotutako zuhaitzak ikusten aritu gara hain zuzen ere. Orain arte ez genuen ikusi horrelako basorik. Oso polita iruditu zaigu eta Berrasoetan bildutako adar zatiak margotuz guk ere kolorez betetako baso bat osatzea pensatu dugu. Pintzelak eta tenperak hartu ditugu eta ikusi nola gelditu diren!



BASOA MARGOTZEN 4 URTE B

2016(e)ko urriakren 14(a), ostirala

EKHIAREN URTEBETETZEA


Gaur Ekhiaren urtebetetzea ospatu dugu. Goizean poz-pozik etorri da amak prestatutako bizkotxo goxoekin. Opariak atzo jasotzen hasi zela esan digu irrifar eginez eta irrifartsu igo da ere, gelaren erdian jarri dugun aulkira gure zorionik beroenak jasotzera. ZORIONAK EKHIA!!! Gaur zure eguna da eta asko disfrutatu!!!.


2016(e)ko urriakren 10(a), astelehena

IZARO ETA MANALEN URTEBETETZEA

Urriaren 8an, larunbata Izaroren urtebetetzea izan zen eta atzo urriaren 9a Manalena. Asteburuan bakoitzak bere familia eta lagunekin ospatu zuen eta guk gaur ospatu dugu bion urtebetetzea.
 Izaro eta Manal lagun handiak dira eta ikastolan biak elkarrekin ospatzea erabaki dute.Txokolate eta Lacasitosekin estalitako bi bizkotxo ekarri dizkigute. Biak oso osorik jan ditugu. Zein goxoak zeuden!
Zorionak Izaro eta Zorionak Manal! 




Muxu handi handi bat bakoitzarentzat.

2016(e)ko urriakren 6(a), osteguna

HOSTOAK BILTZEN BERRASOETAN



FIRIN FARAN
HAIZEA KANTAN
FIRIN FARAN
HOSTOAK DANTZAN
Udazkenean sartuta gaude eta dagoeneko zuhaitzetako hostoak kolorea aldatzen eta erortzen hasita daude. Gaur Berrasoeta inguruan dagoen basora joan gara hau guztia gertutik ikusi eta hostoak biltzera. Udazkeneko fruitu batzuk ere aurkitu ditugu: pikuak, gaztainak eta ezkurrak, hain zuzen ere. Aurkitutako guztia poltsetan sartu dugu eta ikastolara ekarri dugu. Zuhaitzen adar zatiak ere bildu ditugu, aurrerago Omako basoan dauden zuhaitzen antzera dotore-dotore margotzeko.

2016(e)ko irailakren 23(a), ostirala

NORAREN URTEBETETZEA

ZORIONAK, ZORIONAK
LAU URTE BETE DITUZULAKO
BAI ZINTZOA ZARELAKO,
ZORIONAK, ZORIONAK, HEI!!!


Horrela abestu diogu Norari gaur goizean. Berez, bihar beteko ditu lau urte eta ikastolan jai denez, bezperan ospatu dugu kantatuz eta etxetik ekarritako madalena goxoekin hamaiketakoa eginez. Muxu handi bat denon partetik eta ondo ospatu larunbatean etxekoekin!



2016(e)ko irailakren 8(a), osteguna

SUGOIEN URTEBETETZEA

Gaur gure ikasturte berriaren bigarren egunean Sugoik 4 urte bete ditu.Ikastolan ospatzeko bi tarta goxo ekarri dizkigu.Bat Marshallen marrazkiarekin eta beste bat txokolatezkoa. Aulki gainera igo da eta denok indarrez abestu diogu. Hasieran piska bat lotsatu da baina gero oso ondo pasa du.
ZORIONAK SUGOI eta ondo ondo pasa eguna!!!!!!!!