Orriak

2017(e)ko ekainakren 28(a), asteazkena

IKASTURTEARI AGURRA


Ikasturtea amaitu zaigu. Gauza pila bat egin, bizi eta ikasi ditugu elkarrekin. Orain iritsi da oporrak hartzeko ordua. Asko jolastu eta asko disfrutatu udan. Irailean berriro ikusiko gara. Bitartean ONDO ONDO IBILI!!





2017(e)ko ekainakren 22(a), osteguna

ANERREN URTEBETETZEA

 Anerrek udan beteko ditu bost urte eta ikasturte bukaera iritsi dela eta gaur gurekin ospatu nahi izan du bere urtebetetzea. Amak eta berak egindako bizkotxo goxoa jan dugu eta parkera atera gara jolastera.

Zorionak Aner eta ondo ondo ospatu zure urtebetetzea oporretan etxekoekin!




2017(e)ko ekainakren 19(a), astelehena

KUTXA EKOGUNEAN


Ostegunean Kutxa Ekogunera joan ginen eta primeran ibili ginen. Landare desberdinak ezagutzeaz gain, letxuak landatu genituen eta haziak erein genituen. Gainera, bakoitzak gure lorontzia ekarri genuen etxera, han ereindako haziak etxean zaindu eta landarea nola hazten den ikusteko.

Eguerdian, frontoian bazkaldu eta ondoren jolas parkean jolasten ibili ginen. Hemen dituzue argazkiak ikusteko!


4URTE A

KUTXA EKOGUNEAN

4 URTE B

2017(e)ko ekainakren 16(a), ostirala

NAIARA ETA ANDERREN URTEBETETZEAK

Gaur bi urtebetetze ospatu ditugu. Naiarak gaur bete ditu bost urte eta Anderrek igandean beteko ditu. Biek bizkotxo bana ekarri dute eta hamaiketako ederra egin dugu! Biei txandaka kantatu diegu eta bai batak zein besteak gogoz itzali dituzte kandelak. 

Zorionak Naiara eta ondo ondo ospatu gaurko eguna!

Zorionak Ander eta ondo pasa igandean zure etxekoekin!


2017(e)ko ekainakren 7(a), asteazkena

SUHARREN URTEBETETZEA

Gaur Suharrek 5 urte bete ditu. Poz pozik etorri zaigu ikastolara bere bi bizkotxoak hartuta. Beti bezala bi gelak elkartu eta abestu ondoren hamaiketako ederra egin dugu.

Ondo ondo ospatu etxekoekin!
ZORIONAK SUHAR eta muxu handi handi bat zuretzat!

2017(e)ko ekainakren 6(a), asteartea

ALEX ETA UNAXEN URTEBETETZEA


Gaur Alex eta Unaxek 5 urte bete dituzte. Bizkotxo banarekin etorri dira goizean poz-pozik aita eta amarekin.  Amatxori lagundu omen diote bizkotxoa egiten. Ba, oso goxoa atera zaizue! Denek gehiago eta gehiago eskatzen zuten. 
Hemen daude ospakizuneko argazkaik. Begira zeinen pozik dauden Alex eta Unax!
ZORIONAK BERRIRO, ondo ospatu etxean eta MUXU HANDI BAT bakoitzarentzat!!!