Orriak

2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

LIBURUAREN EGUNA


Apirilaren 23an liburuaren eguna izan zela ospatzeko, gaur ikastolako liburutegia bisitatu dugu eta gainera ipuin kontalari bereziak izan ditugu gure geletan. Izaro eta Albaren ama etorri dira bakoitzak etxetik ipuin bana hartuta. Bai politak zirela biak! Asko gustatu zaizkigu eta jakinminaren jakinminaz adi-adi entzun ditugu nola bukatzen ziren ikusi arte. 
                         MILA ESKER ANA ETA OLGA!!! 






RUBENEN URTEBETETZEA

Gaur gure Rubenek bost urte bete ditu. Beti bezala bi gelak elkartu eta poz pozik kantatu diogu.Ondoren bere amonak egindako bizkotxo goxoa jan dugu.

Ondo ondo ospatu etxekoekin eta muxu handi handi bat denon partetik.
Zorionak Ruben!!!


2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

XABIERREN URTEBETETZEA

Oporrak bukatu zaizkigu eta hasiera gozoagoa izateko Xabierren urtebetetzea ospatu dugu gaur. Xabierrek oporretan bete zituen bost urte. Apirilaren 19an bere familiarekin egin zuen festa eta gaur ikastolan lagunekin egin du ospakizuna.

Mila kilo zorion zuretzat Xabier eta muxu potolo bat. ZORIONAK!!!!

2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

UDANEREN URTEBETETZEA


Gaur Udaneren urtebetetzea ospatu dugu. Apirilaren 11ean beteko ditu 5 urte baina Udaneri ilusio handia egiten zion urtebetetzea gurekin ospatzea eta pixka bat aurreratu gara, datorren asteartean oporretan egongo baikara. Aitak eta berak prestatu omen dituzte ekarri dituen bizkotxoak. Oso goxoak zeuden eta ti-ta batean jan ditugu.

ZORIONAK BERRIRO UDANE ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK. Ondo ondo pasa datorren asteartean.



2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

LIHER ETA NINBEREN URTEBETETZEA


Gaur emozioz betetako eguna izan dugu. Lehenbizi Korrika eta gero Liher eta Ninbe bixkien urtebetzea ospatu dugu. Bakoitza bizkotxo bana hartuta etorri da ikastolara eta  guk oso gustura jan ditugu Korrikan indarrak gastatu ondoren. Hementxe daude biak poz pozik ospakizuneko argazkietan.
MILA KILO ZORION BAKOITZARENTZAT ETA MUXU POTOLO BANA DENON PARTETIK!!


2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

MAIAREN AMONAREN BISITA


Gaur Maiaren amona etorri da gure geletara, bera txikia zenean bizimodua nolakoa zen kontatzera. Adi-adi entzun ditugu istorio guztiak eta benetan aldatu dira gauzak!! 



KALDEREROAK EGAPEN


Hementxe dituzue aurtengo inauterietan ateratako argazki batzuk.