Orriak

2016-2017 IKASTURTEA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016-2017 IKASTURTEA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena

IKASTURTEARI AGURRA


Ikasturtea amaitu zaigu. Gauza pila bat egin, bizi eta ikasi ditugu elkarrekin. Orain iritsi da oporrak hartzeko ordua. Asko jolastu eta asko disfrutatu udan. Irailean berriro ikusiko gara. Bitartean ONDO ONDO IBILI!!





2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

KUTXA EKOGUNEAN


Ostegunean Kutxa Ekogunera joan ginen eta primeran ibili ginen. Landare desberdinak ezagutzeaz gain, letxuak landatu genituen eta haziak erein genituen. Gainera, bakoitzak gure lorontzia ekarri genuen etxera, han ereindako haziak etxean zaindu eta landarea nola hazten den ikusteko.

Eguerdian, frontoian bazkaldu eta ondoren jolas parkean jolasten ibili ginen. Hemen dituzue argazkiak ikusteko!


4URTE A

KUTXA EKOGUNEAN

4 URTE B

2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

DENDAK IKUSTEN

Gaur gure herriko dendak ikustera joan gara. Begira gure ibilalditxoa Idiazabal kaletik barrena!



2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

MUSIKA PARKEAN


Ikastolako 50.urteurrena ospatzeko antolatu diren ekintzen barruan “Musika parkean” izeneko jarduera prestatu du Anttonek talde ezberdinekin parkera joan eta musika bertan lantzeko. Asteartean 4 urtekoen txanda izan zen eta Zabaleta auzoko parkean izan ginen. Abesti pila abestu eta dantzata genituen. Ikusi bideoan zeinen ongi pasa genuen!!


2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

LIBURUAREN EGUNA


Apirilaren 23an liburuaren eguna izan zela ospatzeko, gaur ikastolako liburutegia bisitatu dugu eta gainera ipuin kontalari bereziak izan ditugu gure geletan. Izaro eta Albaren ama etorri dira bakoitzak etxetik ipuin bana hartuta. Bai politak zirela biak! Asko gustatu zaizkigu eta jakinminaren jakinminaz adi-adi entzun ditugu nola bukatzen ziren ikusi arte. 
                         MILA ESKER ANA ETA OLGA!!! 






2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

MAIAREN AMONAREN BISITA


Gaur Maiaren amona etorri da gure geletara, bera txikia zenean bizimodua nolakoa zen kontatzera. Adi-adi entzun ditugu istorio guztiak eta benetan aldatu dira gauzak!! 



KALDEREROAK EGAPEN


Hementxe dituzue aurtengo inauterietan ateratako argazki batzuk. 


2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

ADARRAZPI BASERRIAN


Atzo Adarrazpi baserrian izan ginen eta alde batetik bestera ibili ginen Ainhoa eta artzaiarekin. Arkume txikiekin jolastu genuen eta besoetan hartu ere bai. Nolako emozioa!!
Ainhoak, gazta nola egiten duten erakutsi zigun eta gazta egin berriaren zati bat etxekoek probatzeko ekarri genuen.

Handik tipi-tapa Xoxokako aterpetxera joan ginen jolastera eta bazkaltzera. Primeran pasa genuen!  




2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

KORRIKA 20. EGAPEREN KOREOGRAFIA


Egapeko dantzariek koreografia bat prestatu dute Korrikako abestiarekin. Hementxe duzue. 


2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

LANBIDEAK EZAGUTZEN

Lanbideak lantzen ari gara eta aurreko ostegunean kale irteera egin genuen lanbideak gertutik ezagutzeko asmoarekin. Jende askorekin hitz egin genuen: ikastolako sukaldariekin, tabernari batekin, udaltzainarekin,..….Gauza asko kontatu zizkiguten eta asko ikasi genuen lanbideei buruz.


2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

KORRIKA 2017


Korrika gero eta gertuago daukagu. Aurten Urnietatik apirilaren 4ean goizeko 10:30ak aldera pasako da. Han izango gara animatzeko eta korri egiteko. Abestia ikasi nahi baduzue hemen daukazue bideo klipa. Hasi entrenatzen!!!




2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

INAUTERI FESTA

Otsailaren 23ko arratsaldean, inauteri festa egin zen ikastolan. Egapeko frontoia kolorez bete zuten bertara etorri ziren kaldereroek eta beraien kanta, dantza eta zartagi hotsekin alaitu zuten jaialdia. AUPA EGAPEKO KALDEREROAK!


2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

2017KO DANBORRADA

Ikastolan, urtarrilaren 19an ospatu genuen Donostia eguna eta danborra jo genuen futbol zelaian guraso eta betara hurbildu ziren guztientzat. Hemen gaude argazkietan gure danborrekin sukaldari jantzita. 












2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

GABON EGUNA

Gaur gabon eguna, Egape ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan omenaldi berezi bat burutu dugu San Juan plazan. Hain zuzen ere, Olentzerorentzat izan da gure omenaldia gaurkoan, Olentzerok Egape ikastolarekin batera, 50 urte bete dituelako Urnietan.

Omenaldia bukatutakoan, gabon eguneko kantujira egin dugu. Hona hemen guraso batek ateratako argazkiak.



NEGUKO AZOKA


Abenduaren 23an, 1. hiruhilekoari amaiera emateko, urtero bezala “Neguko Azoka”antolatu zen ikastolan eta baserriko hainbat tresna eta produktu ikusteko aukera izan genuen. Animaliak ere bazeuden: untxiak, txerrikumea, astoa eta gehiago. Bestalde, 5. Eta 6. mailako ikasleek postreak ekarri zituzten eta probatzera hurbildu ginen beraien postuetara. Bizkotxoak, pastak, erroskillak….. izan genituen aukeratzeko. Zein baino zein goxoagoak!
Segidan gabon kantak abestu genituen gurasoen aurrean eta gelara igotakoan txistorra ekarri ziguten. Primeran ibili ginen!


Eta eguerdian: OPORRAK!




2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO IKASTOLAN


Aste honetan, ostegunean, Mari Domingiren bisita izan dugu ikastolan eta ostiralean Olentzerorena. Ez zaizkigu  nahi orduko iritsi egun hauek. Urduri egon gara aurreko egunetan baina ilusio handiarekin.
Mari Domingiri Olentzerorentzat idatzitako eskutitzak eman genizkion bere etxean lasai-lasai irakur ditzan eta 24erako opariak prestatzen joan dadin.
Bere enkargua ondo bete zuen Mari Domingik eta Olentzerok bere bisitan ziurtatu digu gure eskutitzak jaso dituela eta eskatutakoa 24ko gauen gure etxeetan utziko digula ere bai. Baina Egapeko zitara ez da esku hutsik etorri.  Gela guztietarako opariz betetako zaku batekin sartu da ludotekara.
 Haurrek bazituzten hainbat zalantza: oparien inguruan, astoari buruzkoak…... Hauek argitu ditu eta 3 eta 5 urteko haurrek idatzitako eskutitzak jaso ditu.
Abenduaren 24ean opariak gure etxeetara eramango dituela esanez agurtu gaitu.