Orriak

2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

GABON EGUNA

Gaur gabon eguna, Egape ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan omenaldi berezi bat burutu dugu San Juan plazan. Hain zuzen ere, Olentzerorentzat izan da gure omenaldia gaurkoan, Olentzerok Egape ikastolarekin batera, 50 urte bete dituelako Urnietan.

Omenaldia bukatutakoan, gabon eguneko kantujira egin dugu. Hona hemen guraso batek ateratako argazkiak.



NEGUKO AZOKA


Abenduaren 23an, 1. hiruhilekoari amaiera emateko, urtero bezala “Neguko Azoka”antolatu zen ikastolan eta baserriko hainbat tresna eta produktu ikusteko aukera izan genuen. Animaliak ere bazeuden: untxiak, txerrikumea, astoa eta gehiago. Bestalde, 5. Eta 6. mailako ikasleek postreak ekarri zituzten eta probatzera hurbildu ginen beraien postuetara. Bizkotxoak, pastak, erroskillak….. izan genituen aukeratzeko. Zein baino zein goxoagoak!
Segidan gabon kantak abestu genituen gurasoen aurrean eta gelara igotakoan txistorra ekarri ziguten. Primeran ibili ginen!


Eta eguerdian: OPORRAK!




2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

MARAMEN URTEBETETZEA


Gaur abenduak 21, gelako gazteenaren urtebetetzea ospatu dugu.Maramek lau urte potolo bete ditu. Poz pozik etorri zaigu ikastolara amak eta berak egindako tartarekin. Kantatu ondoren gogoz putz eginda itzali ditu kandelak. Etxekoekin poz pozik ospa ezazu!


Zorionak zuri, zorionak beti, zorionak Maram zorionak zuri!





 

2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO IKASTOLAN


Aste honetan, ostegunean, Mari Domingiren bisita izan dugu ikastolan eta ostiralean Olentzerorena. Ez zaizkigu  nahi orduko iritsi egun hauek. Urduri egon gara aurreko egunetan baina ilusio handiarekin.
Mari Domingiri Olentzerorentzat idatzitako eskutitzak eman genizkion bere etxean lasai-lasai irakur ditzan eta 24erako opariak prestatzen joan dadin.
Bere enkargua ondo bete zuen Mari Domingik eta Olentzerok bere bisitan ziurtatu digu gure eskutitzak jaso dituela eta eskatutakoa 24ko gauen gure etxeetan utziko digula ere bai. Baina Egapeko zitara ez da esku hutsik etorri.  Gela guztietarako opariz betetako zaku batekin sartu da ludotekara.
 Haurrek bazituzten hainbat zalantza: oparien inguruan, astoari buruzkoak…... Hauek argitu ditu eta 3 eta 5 urteko haurrek idatzitako eskutitzak jaso ditu.
Abenduaren 24ean opariak gure etxeetara eramango dituela esanez agurtu gaitu.




 





ELIZAN KANTUAN

2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

ETXEA ETA FAMILIA

Etxea eta familiaren gaia landu dugu eta horren inguruan hainbat jarduera burutu ditugu. Besteak beste, etxeko gelak ondo ezagutzeko etxe baten maketa osatu dugu. Bestalde, munduko etxeak aztertzen aritu gara eta etxe mota desberdinak mapan kokatu ditugu.



EGAPEKO GABON KANTAK

Egapeko GABON KANTAK.

2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

IPUIN KONTALARIAREN BISITA

Abenduaren 3an “Euskararen Nazioarteko  Eguna dela eta  ikastolan “Euskararen astea” antolatu da eta azaroaren 28tik hasita ekintza ezberdinak eraman dira aurrera. Hala, gaur Badut izeneko taldea etorri zaigu ipuinak kontatzera.


Lehenbizi belarriak, begiak, ahoa…….ondo ondo prestatu ditugu eta gero ipuin kontalariak ipuin politak eta dibertigarriak kontatu dizkigu. Oso ondo pasa dugu!





NAHIAREN URTEBETETZEA

Gaur Nahiaren urtebetetzea ospatu dugu. Aurtengo azkena gure gelan. Aita eta amak lagundu diote ikastolara eta pozik sartu da gelara bere bizkotxo handiarekin. Emozionatuta eta urduri ikusten zitzaion. 
Ospakizunaren garaian, bera izan da gure gaurko protagonista eta oso pozik ibili da.
Bizkotxoa goxo-goxoa zegoen eta primeran pasa dugu! ZORIONAK NAHIA ETA MUXU HANDI BAT ZURETZAT!