Orriak

2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

DENDAK IKUSTEN

Gaur gure herriko dendak ikustera joan gara. Begira gure ibilalditxoa Idiazabal kaletik barrena!



2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

EÑAUTEN URTEBETETZEA


Eñautek igandean bete zituen bost urte eta gaur ospatu dugu ikastolan. Hau ere, Amalur eta Alba aurreko egunetan bezala, poz-pozik etorri da goizean bere bizkotxoa eskuetan zuela. Bai goxoa zegoela! ZORIONAK abestu ondoren jan dugu jolastokira joan aurretik.
Hemen dituzue argazkiak. Ikusi nolako gogoa jarri duen Eñautek kandelak itzaltzerakoan!
MILA KILO ZORION ZURETZAT EÑAUT eta MUXU POTOLO BAT DENON PARTETIK!



2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

ALBAREN URTEBETETZEA

Gaur Albaren urtebetetzea izan da. Hau ere astelehena iristeko falta ziren egunak kontatzen aritu da aurreko aste osoan. Gaur goizean urduri baina pozik etorri da Elsa eta Annaren marrazkiarekin apaindutako bizkotxoarekin. Pena eta guzti ematen zuen moztea!
Albak oso ondo pasa du ospakizunean. Gainera, hau kasualitatea! Amalurri bezala berari ere arduraduna izatea tokatzen zitzaion gaur. Primeran bete ditu bere eginkizun guztiak.

ZORIONAK BERRIRO! Ondo pasa etxeko ospakizunean eta MUXU POTOLO-POTOLOAK denon partetik!!



2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

AMALURREN URTEBETETZEA

Gaur Amalurrek 5 urte bete ditu. Aste osoa pasa dugu bere urtebetetzea ostiralean zela birgogoratzen eta azkenean iritsi da eguna! Oso pozik etorri zaigu goizean Amalur eta oso pozik egon da ospakizunaren garaian denok abesten genion bitartean. Berak eta amak egindako bizkotxoa jan dugu eta primeran pasa dugu!! Gainera gaur arduraduna izatea tokatzen zitzaion eta ludodoteka izan dugu. Beraz egun borobil-borobila!!

Berriro ZORIONAK eta MUXU PILO BAT denon partetik. ONDO PASA ETXEKO OSPAKIZUNEAN.



2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

MUSIKA PARKEAN


Ikastolako 50.urteurrena ospatzeko antolatu diren ekintzen barruan “Musika parkean” izeneko jarduera prestatu du Anttonek talde ezberdinekin parkera joan eta musika bertan lantzeko. Asteartean 4 urtekoen txanda izan zen eta Zabaleta auzoko parkean izan ginen. Abesti pila abestu eta dantzata genituen. Ikusi bideoan zeinen ongi pasa genuen!!