Orriak

2017(e)ko martxoakren 31(a), ostirala

ADARRAZPI BASERRIAN


Atzo Adarrazpi baserrian izan ginen eta alde batetik bestera ibili ginen Ainhoa eta artzaiarekin. Arkume txikiekin jolastu genuen eta besoetan hartu ere bai. Nolako emozioa!!
Ainhoak, gazta nola egiten duten erakutsi zigun eta gazta egin berriaren zati bat etxekoek probatzeko ekarri genuen.

Handik tipi-tapa Xoxokako aterpetxera joan ginen jolastera eta bazkaltzera. Primeran pasa genuen!  




2017(e)ko martxoakren 29(a), asteazkena

IRATI ETA EÑAUTEN URTEBETETZEA

Gaur Irati eta Eñauten urtebetetzeak ospatu ditugu. Biek urteak egun berean betetzen dituztenez batera kantatu diegu eta bakoitzak bere kandelak indar handiz itzali ditu. Bizkotxo bana ekarri dute eta hamaiketako ederra egin dugu gaur.
Zorionak eta egun ederra pasa ezaue! 
Muxu handi handi bat biontzat!  

2017(e)ko martxoakren 23(a), osteguna

2017(e)ko martxoakren 20(a), astelehena

LANBIDEAK EZAGUTZEN

Lanbideak lantzen ari gara eta aurreko ostegunean kale irteera egin genuen lanbideak gertutik ezagutzeko asmoarekin. Jende askorekin hitz egin genuen: ikastolako sukaldariekin, tabernari batekin, udaltzainarekin,..….Gauza asko kontatu zizkiguten eta asko ikasi genuen lanbideei buruz.


2017(e)ko martxoakren 17(a), ostirala

KORRIKA 2017


Korrika gero eta gertuago daukagu. Aurten Urnietatik apirilaren 4ean goizeko 10:30ak aldera pasako da. Han izango gara animatzeko eta korri egiteko. Abestia ikasi nahi baduzue hemen daukazue bideo klipa. Hasi entrenatzen!!!




2017(e)ko martxoakren 13(a), astelehena

ALAINEN URTEBETETZEA

Bost urte bete ditu gaur Alainek, bost urte potolo. Beti bezala bi gelak elkartu eta kantatuz zoriondu dugu. 

Zorionak,zorionak bost urte dituzulako, bai zintzoa zarelako zorionak zorionak ei!

Zorionak Alain eta muxu handi handi bat denon partetik. Zorionak......!!!


2017(e)ko martxoakren 10(a), ostirala

IZARO ARRIETAREN URTEBETETZEA

Gaur Izarok bost urte bete ditu. Hori ospatzeko bera eta amatxoren artean egindako bizkotxo goxo-goxo bat ekarri digu.Ohiko ospakizuna hasi aurretik Nagore azaldu zaigu gelara bere gitarrarekin eta "Zorionak zuri" hiru hizkuntzetan kantatu diogu: euskaraz, ingelesez eta txineraz. Hasieran urduri egon arren kndelari indarrez putz egin eta pozik bukatu du ospakizuna.

 Zorionak IZARO eta muxu handi handi bat zuretzat!


2017(e)ko martxoakren 2(a), osteguna

INAUTERI FESTA

Otsailaren 23ko arratsaldean, inauteri festa egin zen ikastolan. Egapeko frontoia kolorez bete zuten bertara etorri ziren kaldereroek eta beraien kanta, dantza eta zartagi hotsekin alaitu zuten jaialdia. AUPA EGAPEKO KALDEREROAK!