Egapeko dantzariek koreografia
bat prestatu dute Korrikako abestiarekin. Hementxe duzue.
2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna
2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena
LANBIDEAK EZAGUTZEN
Lanbideak
lantzen ari gara eta aurreko ostegunean kale irteera egin genuen lanbideak
gertutik ezagutzeko asmoarekin. Jende askorekin hitz egin genuen: ikastolako sukaldariekin,
tabernari batekin, udaltzainarekin,..….Gauza asko kontatu zizkiguten eta asko
ikasi genuen lanbideei buruz.
2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala
KORRIKA 2017
Korrika
gero eta gertuago daukagu. Aurten Urnietatik apirilaren 4ean goizeko 10:30ak
aldera pasako da. Han izango gara animatzeko eta korri egiteko. Abestia ikasi
nahi baduzue hemen daukazue bideo klipa. Hasi entrenatzen!!!
2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena
ALAINEN URTEBETETZEA
Bost urte bete ditu gaur Alainek, bost urte potolo. Beti bezala bi gelak elkartu eta kantatuz zoriondu dugu.
Zorionak,zorionak bost urte dituzulako, bai zintzoa zarelako zorionak zorionak ei!
Zorionak Alain eta muxu handi handi bat denon partetik. Zorionak......!!!
2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala
IZARO ARRIETAREN URTEBETETZEA
Gaur Izarok bost urte bete ditu. Hori ospatzeko bera eta amatxoren artean egindako bizkotxo goxo-goxo bat ekarri digu.Ohiko ospakizuna hasi aurretik Nagore azaldu zaigu gelara bere gitarrarekin eta "Zorionak zuri" hiru hizkuntzetan kantatu diogu: euskaraz, ingelesez eta txineraz. Hasieran urduri egon arren kndelari indarrez putz egin eta pozik bukatu du ospakizuna.
Zorionak IZARO eta muxu handi handi bat zuretzat!
2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena
2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
INAUTERI FESTA
Otsailaren
23ko arratsaldean, inauteri festa egin zen ikastolan. Egapeko frontoia kolorez
bete zuten bertara etorri ziren kaldereroek eta beraien kanta, dantza eta
zartagi hotsekin alaitu zuten jaialdia. AUPA EGAPEKO KALDEREROAK!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)