2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea
2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala
UDANEREN URTEBETETZEA
Gaur Udaneren urtebetetzea ospatu dugu. Apirilaren 11ean beteko ditu 5 urte baina Udaneri ilusio handia egiten zion urtebetetzea gurekin ospatzea eta pixka bat aurreratu gara, datorren asteartean oporretan egongo baikara. Aitak eta berak prestatu omen dituzte ekarri dituen bizkotxoak. Oso goxoak zeuden eta ti-ta batean jan ditugu.
ZORIONAK BERRIRO UDANE ETA MUXU HANDI BAT DENON PARTETIK. Ondo ondo pasa datorren asteartean.
2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea
LIHER ETA NINBEREN URTEBETETZEA
Gaur emozioz betetako eguna izan dugu. Lehenbizi Korrika eta gero Liher
eta Ninbe bixkien urtebetzea ospatu dugu. Bakoitza
bizkotxo bana hartuta etorri da ikastolara eta guk oso gustura jan ditugu Korrikan indarrak gastatu ondoren. Hementxe daude biak poz pozik ospakizuneko argazkietan.
MILA KILO ZORION BAKOITZARENTZAT ETA
MUXU POTOLO BANA DENON PARTETIK!!
2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena
MAIAREN AMONAREN BISITA
Gaur Maiaren amona etorri da gure
geletara, bera txikia zenean bizimodua nolakoa zen kontatzera. Adi-adi entzun ditugu istorio guztiak eta benetan aldatu dira gauzak!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

